XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIEN XOKOA

Arbola landatzeaz (beretik).

Undar aldian ikusi ditugu Europa mailean, arbola landatzeko, xutik ezarri dituzten laguntza moldeak.

Laguntza horietarat heltzeko erresuma bakotxak behar du xutik ezarri oihan edo xararen politika bat, hautua bere gain duela; erresioneka edo eskualde handika, hori lur komunendako edo departamenduka eta eskualde ttipika asoziazione eta laborari multxoendako.

Laborari mailean, nahi baditugu lur batzu arbola landatu, behar dugu lehenik galdatu zer laguntza molderen barnean sartzen giren.

Ez du hain segur balio amentsetan artzea errekolta eta egiten zen lur bat arbola landatu eta 4000 libera hektarako hunkiko dela 20 urtez, galtzeen diferentziarentzat Europa mailean dioten bezala.

Frantziak oraiko arabera (kanbia daiteke) 1500 liberetarat hektarako heltzeko ideia du, urrun da diferentzia; bertzalde ez da haizuko nun nahi nola nahi arbola landatzea, primak hunkiz segurik.

Indarra joanen da jada xara diren lekuetarat entretenimenduarendako; gure arbolak lekuka eri ditugu eta esmoiltzen ari dira, bertzalde garbitzearen behar handitan omen dira gure xarak, suen mozteko ere egin beharrak lan handiak, erraiten ginuen laguntzekin; bide eraikitze, ur ekartze etab...

Gure eskualdean, laguntza berezi horien beha egon gabe, asoziazione bat bada xutik ezarria Jean Errecart izenekoa, eskola izen berekoaren sahetsean.

Badira zonbait jende hor lanean ari direnak ahal bezain ongi atxikitzeko jada hemen ditugun hariztoiak; nor nahik har dezake horiekin harreman.

J.-P. C.